- Berri berriakGipuzkoaXXI. MendeaZergak
- 2014/01/27
Gipuzkoako Lurrande Historiakoan, 2013an zerga itunduen bilketa 3.731,4 milioikoa izan da, %3,2ko hazkundea ezagutu eta gero. Aurreko urtearekin alderatuta 115,7 milioi euro gehiago bildu dira.
Sarrera gordinak %4,2 handitu dira eta itzulketak %7,4. Zuzeneko zergak %1,4 handitu dira eta zeharkako zergak %6,2. Estatuarekiko doiketak %2,3 jaitsi dira.
Zerga itunduen bilketa hazi arren, aurrekontuaren betetze maila %98,9koa izan da, aurreikusi zena baino 41,7 milioi euro gutxiago bildu direlako.
Aldundiak kudeatzen dituen zergetan, zuzeneko zergak, zeharkako zergak eta tasak, aurrekontuaren betetze maila %100,5 izan da, 15,7 milioi euro gehiago bildu direlako. Gipuzkoako Ogasunetik adierazi denez, betetze maila hau lortzeko erabakigarria izan da BEZaren eta PFEZaren arau aldaketen eragina.
Zuzeneko zergen bilakaera metatua positiboa izan da Lurrande Historikoan, gehien bat sozietateen gaineko, PFEZaren, ondare irabazien atxikipenen eta ondarearen gaineko zergaren sarrerak handitu direlako. Horrez gain, PFEZaren itzulketak gutxitu egin dira.
Zeharkako zergen kapituluan, BEZean eta hidrokarburoen gaineko zergek izan dute hazkunde handiena, tabako laboreen sarrerak, berriz, gutxitu egin dira.
Iturriak:
3. Iturria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 81
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 189
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 114
-
Internazionala 60
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234