- BizkaiaImpuestos
- 29/06/2018
Enpresa txiki eta ertainek garatzen dituzten berrikuntza teknologikoko proiektuak interes baxuarekin finantzatuko dituen Europako funtsa plazaratu du Bizkaiko Aldundiak.
Berrikuntza Funtsa Solventisek eta Elkargik elkarlanean kudeatuko dute, azken honek %100ean bermatuko duelarik. Europako epe luzerako inbertsio funtsak Europako Kontseiluak eta Parlamentuak erregulatzen ditu, Europa 2020 Estrategiaren baitan, herritarrek enpresa txiki eta ertainen berrikuntzako proiektuen finantzazioan zuzenean parte hartu dezaten.
Esan bezala, Elkargik, egindako inbertsio osoa bermatzen du; beraz, herritarrek gordailututako diruaren % 100 berreskuratzeko aukera izango dute. Funtsa erosteagatik, inbertitzaileak ez du interesik jasoko; abantail fiskalak baizik. Alde batetik, Bizkaiko zergadunek funts horretan egiten dituzten ekarpenek % 15eko kenkaria izango dute PFEZaren kuotan, gehienez 750 eurorarte. Inbertitzaile arruntek 2.500 edo 5.000 euro inbertitu ahalko dute – 5.000 eurotik gora ez bait da kenkari gehigarririk lortuko–. Inbertitzaile profesionalek aldiz, 100.000 euroko maximoa inbertitu dezakete; kantitate berdineko salbuespena jasoz Ondarearen gaineko zergan. Dirua bost urte pasa baino lehen berreskuratuz gero, zergadunak abantail fiskala galduko luke, heriotza kasuen salbuespenarekin.
Funtsaren bitartez 40 milioi euro jasotzea aurreikusi du Aldundiak. Interesaturik dauden inbertitzaileak Bankoa, BBVA, Caixabank, Kutxabank, Laboral Kutxa, Rural Kutxa, Sabadell eta Santander erakundeen bitartez kontratatu ahalko dute uztaileko hamaseitik aurrera.
Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Berrikuntza Funtsaren aurkezpenean.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 245
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 128
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 61
-
Ituna Newsletter - ES 88
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 93
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30