Arabako Ogasunak 2015ko Errenta Kanpainian iaz baino 25 milioi euro gehiago bildu ditu. José Luis Cimiano, Ogasun Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren iritziz, datu horrek baieztatzen du azken zerga erreforma bide onetik doala, “diru gehiago biltzea lortu delako zerga sistema progresivo baten bitartez”.

2015 Errenta Kanpainian Arabako Ogasunak 119,5 milioi euro itzuli ditu 120.950 zergadunei, guztiezkoaren %69. Itzulketen batez besteko dirua 988 eurokoa izan da. Bestaldetik, Foru Ogasunak 71,2 milioi euro jaso ditu eta sarrereb batez besteko kopurua 1.534 eurokoa izan da.

Ogasuneko teknikariek errenta aitorpen gehiaho egin dute aurten. Rentafacil modalitatean eta Ogasunaren bulegoetan 124.593 aitorpen egin dira, guztien %71,34. Horren ondorioz Errenta Kanpainia bi egun gehiago luzatu egin zuen Ogasunak, hitzordu guztiei arreta eman ahal izateko. José Luis Cimianak adierazi duenez, aurten Rentafacil modalitatean aitorpenen %77 onartu dituzte zergadunek.

Zergadun gutxiago joan dira finantza entitateetara aitorpena egitera, guztien %4,82. Paper inprimatua erabili dutenek ere gutxiago izan dira, %0,24 bakarrik. 31.189 zergadunek, %17,86, aholkularitza bulegoetan egin zuten bereien errenta aitorpena.

Ogasun diputatuak kenkariak ere zehaztu ditu, aurtengo kanpainian 155 milioi euro baino gehiagokoak izan dira. Kenkarien zati handiena, 52,2 milioi euro, etxebizitza edo zaharberritzeetara joan dira, beste 49,7 milioi euro seme-alabak dituzten familietara joan dira.

Ondarearen gaineko Zergan 17 milioi euro bildu dira eta Arabako 1.565 zergadunek egin dute. Egindako sarreren batez basteko zenbatekoa 10.879 euro izan dira.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías