- Álava / ArabaBizkaiaGipuzkoaImpuestosJudicialesLucha contra el fraudeNoticias frescasSiglo XXI
- 09/06/2017
Auzitegi Konstituzionalak, aho batez, baliogabetu egin du Espainiako Ogasun ministroak 2012an ezarritako amnistía fiskala. Dena dela, epaiak ez du eraginik egingo dagoeneko erregularizatuta dagoen diruan. Horrenbestez, diru ezkutuak inolako zigorrik Gabe eta %10eko zergak baino ez ordainduta erregularizatzea ahalbidetu zuen dekretua balio gabe gelditu da. Euskal Foru Ogasunek ez zuten amnistia fiskalik ezarri iruzurgileentzat.
Konstituzionalak onartu egin du PSOEk jarritako helegitea. Auzitegiko epaileek arrazoi tekniko bat eman dute: ezin dela horrelako erabaki bat lege-dekretu baten bidez ezarri “Konstituzioak ezartzen dituen betebeharrei hain modu sakonean eragiten dieten kasuan”. Betebehar hori da “gastu publikoari guztien ahaleginarekin eutsi behar izatea”.
Auzitegi Konstituzionalak gogor kritikatu du PPren Gobernua, ez gaizki jokatu duelako, baizik eta neurriaren sakoneko izaeragatik. Adierazi duenez, Gobernuaren neurriak zilegitasuna eman zien “elkartasunik gabe jokatu eta zergak ordaintzeko beharra bete ez zutenei”.
Espainiako Gobernuak garrantzia kendu dio epaiari, eta ebazpena “nahigabe” bat dela adierzadi du, baina azpimarratu egin du lege prozedura dela kritikatutakoa eta neurria ez duela zalantzan jartzen.
2012an onartu zuen Cristobal Montorok amnistia fiskala, horrekin defizita estaltzeko 2.500 milioi lortuko zituelakoan, baina erdia lotu zuen. Eskandalua eragin zuen amnistía fiskala baliatu izanak zerga iruzurraz akusatutako asko: Jordi Pujol, Luis Barcenas, Rodrigo Rato eta Francisco Granados, adibidez.
Iturriak:
1.Iturria
3.Iturria
4.Iturria
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 280
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 152
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 70
-
Ituna Newsletter - ES 99
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 105
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30