Ostiralean bildutako Finantzen Euskal Kontseiluan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiako, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek kalkulatu zuten aurten zergetan 13.025 milioi euro jasoko dituztela. Iaz baino %3,2 gehiago da hori, baina espero baino 473 milioi gutxiago. Aurrekontuak iragarpen oker batekin egin zirenez, kontuak moldatzen dagokie orain erakundeei.

Gipuzkoako udalerriek aurreikusitakoa baino zazpi milioi euro gutxiago jasoko dituzte aurten eta, datorren urteari begira, Udal Finantzaketarako Foru Funtsik handiena jasoko dute: 467,6 milioi euro. Honen berri eman dio Foru Aldundiak lurraldeko udalerrien ordezkaritzari egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluaren baitan.

Aurten, zehazki, 452 milioi euro jasoko dituzte Gipuzkoako Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik, iaz kalkulatutakoa baino zazpi milioi euro gutxiago. Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusia, “ez dela berri ona” adierazi du, hala ere, iaz baino 15 milioi euroko gehuago izango dituztela.

Bizkaiko udalek 61 milioi euro inguru itzuli beharko diote Foru Aldundiari. Behin betiko datua ez da otsailararte jakinaraziko, 2016ko ekitaldia likidatu arte. Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluak, ontzat eman du 2017an Bizkaiko udalen artean banatzekoa den funtsaren estimazioa, guztira, 795 milioi euro.

Arabako Lurrealde Historikoan, berriz, Foru Aldundiak banatutako diruari eusti ahal izango diote.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías