- GipuzkoaImpuestosNoticias frescasSiglo XXI
- 16/09/2016
Zerga metatuta %4,1 hazi da Gipuzkoan abuztua arte, zehazki, 2015ean baino 104 milioi euro gehiago bildu dira. Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak “aurreko hilabetetako joerari eusten diogula” adierazi du. Bilakaera honen zergatia azaltzeko orduan, eragin positiboa izan dute BEZ, PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren bilakaerak.
Errentaren esparruan, lan atxikipenen atalean 24 milioi gehiago jaso ditu Gipuzkoako Ogasunak, %2,5 gehiago. Arlo negatiboan, Ondare irabazien atxikipenak era kapital higikorraren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 10,8 eta 6,9 milioi gutxiago. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 39 milioi gehiago batu baitira, %4,2 gehiago.
Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 24,8 milioitan hazi dira. BEZari dagokionez, zerga bilketa %1 igo da aurreko urtearekin alderartuta, 7,5 milioi euro gehiago. BEZaren itzulketak 30 milioitan hazi dira, %7,7 gehiago. Lurraldeen arteko doikuntzak 6,7 milioi jaitsi dira, %2,7 gutxiago.
Zerga bilketa metatua oso ikusgarria izan beharko du hurrengo hilabeteetan iazko egindako aurreikuspena nahi badu Gipuzkoako Ogasunak.
Iturriak:
2.Iturria
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 246
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 128
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 61
-
Ituna Newsletter - ES 88
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 93
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30