- ImpuestosNavarraNoticias frescasSiglo XXI
- 27/12/2016
Mikel Aranburu, Nafarroako Ogasun kontseilariak, “oso kexkatuta” azaldu da enpresek Sozietate zerga gutxitzeko balia ditzazketen tresna ugariekin, eta auzitan jarri du kenkari horietako batzuen eraginkortasuna.
Nafarroan Sozietate zergaren bilketak beheraldi handia izan du krisia hasi zenetik. 2007an jo zuen goia, 777,7 milioi euro bildu baitziren. 2013an, jo zuen behea: 164,6 milioi euroa. Ordutik, pixka bat igo da, baina krisi aurreko mailatik oso urrun dago oraindik: 211,4 milioi euro jaso ziren 2015ean.
Jaitsiera hau orokorra izan da Bizkaia, Gipuzkoan eta Araba. Hiru Ogasunek 2.034 milioi euro bildu zutuzten Sozietate zergaren ondorioz 2007an. Aurten 913 milioira iristea espero dute. Hain punto apala ikusteko 2000. urteraino joan behar da.
Nafarroako Parlamentuak 2015ean Sozietate zerga aldatu du azken zerga erreforman. Urtarrilaren 1etik enpresa handiek beren irabazien %28a ordaindu beharko dute, aurretik %25a zen. 10 milioi eurotik behera fakturatzen duten enpresek, %23an; eta milioi bat behera fakturatzen dutenei, %19an. Zerga erreformarekin kenkari batzuk zorroztuko dira, enpresek gutxienez beren irabazien %13 ordain ditzaten; gaur egun %10ean dago muga.
Zergak ez igotzeko argudioen artean “inguruari” erreparatu behar izateak ez dio balio Mikel Aranbururi. “Inguruari soilik begiratzen badiogu Irladan bukatuko dugu, %0,05eko zerga pagatzen” adierazi du Aranburuk. Kontseilariak gogorartu du Nafarroan Sozietate zerga espainiar Estatukoa baino “merkeagoa” dela eta hark kenkari handiagoak ematen dizkiela I+G egiten dutenei.
Iturriak:
1.Iturria
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 254
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 130
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 90
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 95
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30