Euskal Autonomi Erkodegoan zerga erreforma egitea premiazkoa dela esan du Iñigo Urkullu Lehendakariak, zerbitzu sozialei eutsiko dien “finantza gaitasuna egon dadin”. 2014an EAJ eta PSEk adostutatko zerga erreformaren gainean lanean ari direla azaldu du: “Erreforma horren berrirakurketa bat egitera beharturik gaude”.

Urkulluren hitzetan, zerga erreforma berri horrek “jarduera ekonomikoa laguntzea”, helburu luke, baita “enplegu sorrera ere”. Zerga alorrari dagokionez, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek jokabide bera izan behar dutela uste du lehendakariak. “Hiru Lurraldettan ildo berean doan ekina eskaini behar da”. Erakundeen arteko orekak zaindu Gabe, nekez egingo dela Aurrera zerga erreforman adierazi du.

Finantzen Euskal Kontseiluaren ondoren, Pedro Azpiazu, Ogasun sailburuak, hautsak harrotu zituen enpresek ordaintzen duten Sozieate Zergari buruzko hitzekin: tasa igo, eta enpresak gehiago ordaintzeko tartea badagoela esan zuen.

Iñigo Urkulluk zerga erreforma egiteko “presazko arrazoiak daudela” esan du, Ogasun sailburuari eskua ematen ari zaiola ematen du. Finantzen Euskal Kontseiluan zerga sistema “tentuz eta patxadaz” aztertzekotan geratu eta gero, Lehendakariak “presa” dagoela esan baitu.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías