- ImpuestosNoticias frescasSiglo XXI
- 01/12/2016
Vitoria-Gasteizko Aurrekontuak oro har %3,70 haziko da, 2016ko 348,2 miloi eurotik 2017ko 361,1 milioi eurora. Inbertsioetan urtearteko aldea %23ra iristen da, beraz, datorren urterako inbertsio ahalegin handia proposatzen da, 29,15 milioi euro orotara. Tranbia luzatzeko eta BRT, autobús azkarrak, ezartzeko partidak ere aurreusi dira. Zerga, tasa eta precio publikoen diru-bilketa, 2016ko mailatik pixka bat azpitik geratuko da.
Ikuspegi ekonomiko hobea neurri handi batean kanpoko finantzaketaren hazkundeari eskertu behar zaio. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak ekarpen handiangoa egin dute aurten. Eusko Jaurlaritzak hiriburutza kanona bikoiztu egin du, 5 milioi eurotik 10 milioi eurora, eta Foru Aldundiak 2,5 milioi euroko ekarpen berezia aurreikusi du, gehi FOFELen hazkundea, ia 10 milioi euro gehiago.
2017ko Aurrekontuak bi sailetan handituko da: Ingurumena eta Espazio Publikoa eta Gizarte Politikak. Lehen sailari dagokionez, inbertsio garrantzitsuenak hirigunea biziberritzeko “Bost Enparantza” Plana eta Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz partaidetza-programarekin lotutako esku-hartzeak dira. Gizarte Politiken arloan, zuzkidura ia zazpi milioi euro igo da. Horrek ahalbidetuko du Udalak osorik bere gain hartzea Etxean Laguntzeko Zerbitzua, zeinaren aurrekontua 10,5 milioi eurokoa izango baita. Kaleko heziketa, gurasotasun positiboa eta erresilientzia lantzeko programen zuzkidura ere igo da. 319.000 euro handitu da adinekoentzako zentro soziokulturalak kudeatzeko aurrekontua.
Garraio publikoen arloan, Udalak TUVISA sozietateari ematen dion ekarpena ia milioi euro bat igoko da, autobusak berritzen jarraitzeko. Horrez gain, Vitoria-Gasteizko Udalak tranbia luzatezeko 1.139.625 euro eta BRT ezartzeko 440.00 euro jarriko duen kopurua azpimarratu behar da.
Agintaldi hasieran antzemandako zuloa estaltzeko egiten ari den ahalegin handiz gain, 2017ko aurrekontuan ere zorpetzea murrizten jarraituko da. 17.128.730 euro aurreikusi dira zorra amortizatzeko, eta 12 milioi euro joango dira finantza-pasiboen kontzeptuan, beraz, Udalaren aldeko 5 milioi eurotik gorako saldoa izango da. Zulo ekonomikoaren murriztea 6,6 milioi eurotan kuantifikatu da.
Vitoria-Gasteizko Udalaren 2017ko Aurrekontuak
Iturriak:
1.Iturria
2.Iturria
3.Iturria
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 246
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 128
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 61
-
Ituna Newsletter - ES 88
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 93
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30