
- Nuevas publicaciones
- 09/10/2023
Edriga Aranburu Agirre, Ituna Agiritegiaren ikertzailea eta Deusto Business School-ko irakaslea, «Ekonomia Itunaren etengabeko eguneratze dinamikoa: 2023ko finantza doikuntzak» artikulua publikatu du Zergak aldizkarian.
«Zergak- Gaceta Tributaria del País Vasco» Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak argitartutako aldizkaria da, eta eta esparru akademiko eta profesionalera zuzenduta dago. Horrela, artikulu hau Ituna Agiritegiak eta Zergak aldizkariak euskerazko ikerketa akademikoa sustatzeko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Laburpena
Azken hilabeteotan, Ekonomia Itunaren Legea aldatu da, plastikozko ontzi berrerabilezinen gaineko zerga berezia eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga, besteak beste, sistemara egokitzeko. Aldi berean, apirilaren 3ko 10/2023 Legea onartu da, 2022-2026 bosturtekorako EAEko kupoa zehazteko metodologia onartzen duena, euskal erakundeei jarraipena, segurtasuna eta finantza-egonkortasuna emateko. Horren guztiaren ondorioz, euskal administrazioek dituzten finantza-baliabideak handitu egin dira, eta sistemak mekanismoak ditu gehikuntza hori behar bezala kalkulatzeko. Artikulu honen helburu nagusia da beraz, lege-arauetan sartutako finantza-doikuntza berriak azaltzea, Ekonomia Itunaren finantza arloan sakontzeko eta bide batez, Ekonomia Itunaren sistemaren funtzionamendua hobeto ulertzeko. Doikuntza hauek itundutako zerga batzuetan bakarrik erabiltzen dira eta berebiziko garrantzia dute Euskal erakundeek behar bezalako diru sarrerak izan ditzaten.
Irakurri artikulu osoa hemen.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 255
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 132
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 91
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 96
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30