Eusko Legebiltzarrak ez du zerga iruzurraren behatokia osatuko

Compartir

Zerga iruzurraren behatokiaren eztabaida berriro itzuli da Eusko Legebiltzarrera EH Bilduren eskutik, organoaren sorrera bideratzeko aurkeztu duen legez besteko baten bidez. Behatokiaren funtzioak hauek izango lirateke: Iruzurra kuantifikatzea, horren aurkako neurriak proposatzea, eta Foru Aldundiek kobratzerakoan egiten duten lana elabulatzea. Elkarrkin Podemosek zuzenketa bat jarri ondoren, bi taldeek erdibideko testu bat adostu zuten. EAJak, PSE-EEk eta PPk kontrako botoa eman dute, beraz, legea ez da aurrera atera.

EH Bilduko Leire Pinedok horrela laburbildu du legez bezteko proposamenaren aurkepenean: “Kontua da jakitea zeintzuk diren iruzurraren bideak eta ola egin ahal zaion aurre horri”. Haren ustez, iruzurrarze aurkako borrokan “sinesgarritasuna” handitu behar da, eta behatokia sortzea “jauzi kalulitatiboa” litzateke.

EAJko Josune Gorosperen aburuz “dagoeneko iruzurraren aurkako batzordean egiten den lana bikoiztu nahi da”. Gorosperen ustez, ez da beharrezkoa, eta Aldundien eta batzordean konfiantzarik ez izatea egotzi die EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi.

2014tik aurrera batzordeak urtero iruzurraren aurkako txosten bateratua egiten duela adierazi du Alexia Castelok, PSE-EEko parlamentariak. “Pareko funtzioak lituzkete, eta ez dirudi oso arrazoizkoa beste órgano bat sortzea”, esan du.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria