Foru Ogasunek kriptomonetetan duten zenbatekoa aitortzeko eskatuko die inbertitzaileei

Compartir

Foru ogasunek zergadunak behartuko dituzte moneta birtualean inbertituta duten zenbatekoari buruzko informazioa ematera. Beste urrats bat da goranzko aktibo horiek, hala nola Bitcoin, zerga-kontroletik ihes egitea saihesteko. Gainera, betebeharra ez da titularrentzat bakarrik izango, baita moneta birtualean inbertitzea ahalbidetzen duten gakoak gordetzea bezalako zerbitzuak ematen dituzten enpresentzat ere.

Moneta birtualen errealitatea hazten ari da, ingurune aldakorretara egokitzeko deslokalizazioa eta malgutasuna bilatzen dituen filosofiak bultzatuta. 2020an esaterako 6.500 kriptomoneta baino gehiago zeuden merkatuan. Gauzak honela, erronka handia da Foru-ogasunentzat eta iruzurraren aurkako borrokarentzat. Aldundiek irizpide fiskala gogorarazi dute, eta hori argia da. Edozein moneta birtual salduta lortutako edozein gainbalio ondare-irabazitzat jo behar da PFEZn, burtsako akzioen salmenten irabaziekin gertatzen den bezala, adibidez. Eta, Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako, zergadunak bere zerga-oinarria kalkulatzeko duen zenbatekoaz ohartu behar da.

Foru-ogasunentzako erreza da behin moneta birtualean egindako inbertsioa likidatu denean eta kontu korronte batean euroak daudenean. Arazoa da foru-ogasunek nola eskuratzen duten kriptomonetaren titularrei buruzko informazioa, aitortu eta likidatu ez denean. Hori dela eta, foru-ogasunek iruzur fiskalaren aurkako lan-ildoari aurrera egiteko, informazio-eredu baten aitorpena exijituko dute. Eredu horretan lehen aipatutako informazioa ez ezik, inbertsiorako enpresa bitartekariarena ere jasotzea du helburu. Horrela , zerga-administrazioetako informazio partekatuaren bidez, inbertsio bakoitzaren titularrak identifikatzeko aukera emango duen datu-gurutzaketa ahalbidetuko du.

Estatuko Zerga Agentziak iragarri du, halaber, kriptomonetaren titularrei buruzko informazioa eskatuko duela, hala zehazten zuen otsailaren 1ean BOEn argitaratutako 2021eko Zerga eta Aduana Kontroleko Planean.

Bizkaiko Foru Aldundia da arlo honetan aurrerapen handiena egin duena, hala, 2021erako Iruzurraren aurka Borrokatzeko Planean aurreikusita zuen moduan, argi eta garbi ezartzen du moneta birtualen titularrei informazioa emateko betebeharrak zabalduko zaizkiela, baita inbertsioa egiteko beharrezko zerbitzuak ematen dituzten erakundeei ere. Jakina, egoitza foru-lurraldean duten herritarrei eta enpresei baino ez dagokie betebehar hori.

Bizkaiko Foru-Ogasunak azaldu duenez, zerga-ikuskaritzako zerbitzuaren barruan kriptomonetari eta ekonomia birtualari buruzko lantalde bat sortu da, moneta birtualen egoera ez ezik, online merkataritzaren egoera ere aztertzeko, Alibaba bezalako enpresekin gero eta arazo gehiago sortzen baitira transakzio ekonomikoaren kokapenari dagokionez.

Gipuzkoako Foru Aldundia, bestalde, 2013an hasi zen eskatzen atzerriko ondasunen aitorpenari dagokion ereduan moneta digitaleko inbertsioa deklaratzeko. Eredu berrian, metodo hori egokitu da beste aldundiekin eta ogasunekin ba egiteko, funtsezkoa baita datuak trukatzea iruzur fiskalari aurre egiterako politiketan.

Arabako Foru Ogasunean ere aspalditik ari dira lanean kriptomonetetan, jarduketak egiten, eta horietako batzuk erregulaziora bideratu dira.