Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak 2022 amaierako eta 2023rako zerga-bilketaren aurreikuspenak ezagutarazi ditu

Compartir

Euskal Autonomia Erkidegoan tributu itunduen bidezko diru-bilketa 2022ko ekitaldiaren amaieran 17.110 milioi eurokoa izango dela aurreikusi du Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak. Araban 2.704 milioi, Bizkaian 8767 milioi eta Gipuzkoan 5.638 milioi eurokoak dira hurrenez hurren. Esan bazela, hiru foru-aldundien baterako diru-bilketaren aurreikuspena 17.110 milioi eurokoa da, hau da, 2021ean eskuratutako diru-bilketa baino % 7,2 gehiago eta 2022ko ekitaldiko diru-bilketaren aurreikuspena baino % 5,0 gehiago.

 

2022ko ZERGA ITUNDUEN ITXIERA-AURREIKUSPENA

Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA
PFEZ 979.000.000 3.337.500.000 2.113.800.000 6.430.300.000
Sozietateen Gainetko Zega 209.000.000 622.500.000 323.800.000 1.155.300.000
Bez 1.125.939.112 3.510.895.535 2.330.610.353 6.967.445.000
Fabrik. eta Elektr. Z. Bereziak 252.992.880 788.880.645 523.676.475 1.565.550.000
Gainerako Zergak 136.900.515 507.200.988 346.586.497 990.688.000
Guztira 2.703.832.507 8.766.977.168 5.638.473.325 17.109.283.000

 

2023ko diru-bilketaren aurreikuspena

Eusko Jaurlaritzak BPG nominalaren % 5,1eko igoera aurreikusten du 2023rako. Termino absolutuetan, estimazioen arabera, foru-aldundiek 2023an zerga itunduen ondorioz 18.073 milioi euro bilduko dituzte. Hau da, 2022ko aurrekontuan jasotakoa baino % 10,9 gehiago eta 2022ko ekitaldiaren amaierako aurreikuspena baino % 5,6 gehiago. 2023ko ekitaldirako tributu itunduen bidezko diru-bilketaren aurrekontuak 2.838 milioikoa Araban, 9.295,9 milioikoa Bizkaian eta Gipuzkoan 5.939 milioi eurokoa dira. 2022ko diru-bilketaren aurrekontuarekin alderatuta (8.387 milioi euro) % 10,8ko hazkundea dakar. 2022rako aurreikusitako diru-bilketarekin alderatuz gero (8.767 milioi euro), % 6,0 haziko da.

 

2023ko ZERGA ITUNDUEN AURREIKUSPENAK

Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA
PFEZ 1.001.100.000 3.433.700.000 2.157.560.000 6.592.360.000
Sozietateen Gainetko Zega 215.000.000 681.200.000 352.100.000 1.248.300.000
Bez 1.221.886.500 3.847.610.200 2.543.503.300 7.613.000.000
Fabrik. eta Elektr. Z. Bereziak 255.528.840 804.637.232 531.913.928 1.592.080.000
Gainerako Zergak 144.776.500 528.786.200 353.607.300 1.027.170.000
Guztira 2.838.291.840 9.295.933.632 5.938.684.528 18.072.910.000

 

Eusko Jaurlaritzari egingo zaizkion ekarpenak eta koefiziente horizontalak

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak eguneratu egin ditu 2023ko ekitaldian foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari egin beharko dizkioten ekarpenen koefiziente horizontalak, eta Bizkaiari % 50,54ko koefizientea esleitu dio. 2023an Bizkaiarentzako koefiziente horizontala % 0,15 handituko da, 2022ko ekitaldikoaren aldean, zeina % 50,39 baita. Foru-aldundiek erakunde erkideei 2023an egingo dizkieten ekarpenak 11.901,1 milioi eurokoak izango direla zehaztu denez, Bizkaiari dagokion ekarpena 6.014,8 milioi eurokoa da. Arabak 2023rako duen koefiziente horizontala % 16,05ekoa da, eta Gipuzkoak duena % 33,41ekoa. Bi aldundiek 1.910,1 eta 3.976,1 milioiko ekarpenak egingo dituzte, hurrenez hurren.

 

2023ko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK

Araba Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA
2023ko Ekarpen-Koefiziente Horizontalak 16,05% 50,54% 33,41% 100,00%
2023ko Ekarpenak 1.910.122.817 6.014.804.180 3.976.149.735 11.901.076.732

 

Doikuntzarako Funts Orokorra

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Doikuntzarako Funts Orokorraren 2023rako aurreikuspena onetsi du, 84,7 milioi eurokoa. Funts horren finantzaketa Eusko Jaurlaritzari dagokio % 70,81ean, eta foru aldundiek egin beharreko ekarpena koefiziente horizontalaren araberakoa da. Funts hori Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da, eta horiei behin-behinean 37,3 milioi euro eta 47,3 milioi euro dagozkie, hurrenez hurren.

 

2023ko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA

Eusko Jaurlaritza 70,81% 59.996.562
Foru Aldundiak 29,19% 24.732.377
Araba 4,69% 3.969.547
Bizkaia 14,75% 12.499.743
Gipuzkoa 9,75% 8.263.087
GUZTIRA 84.728.939
Egokitzapenerako Funts Orokorraren banaketa
Araba 37.372.741
Gipuzkoa 47.356.198