Bizkaiko Foru Aldundiak 1.193,7 milioi euroko aurrekontua izango ditu bere saileentzako

Compartir

Bizkaiko Foru Aldundiak 2018rako Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu egin du. Aurrekontua 7.813,2 milioi eurokoa izango da eta horietatik 1.193,7 milioi sailen esku egongo dira, pasadan urtearekin konparatuz %2,4 igo da kopuru hau. 4.815 milioi euro Eusko Jaurlaritza finantzatzeko izango dira, beste 532 milioi Kuporako eta 847 milioi Bizkaiako udalak finantzatzeko.

Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusia, eta José María Iruarrizagak, Ogasun diputatua, azaldu dutenez, Aurrekontu Proiektuak hiru ardatz nagusi izango ditu: pertsonak, lurraldearen kohesioa, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua.

Gizarte Ekintza sailak 494 milioi euro, Aurrekontuen %41, kudeatuko ditu. Haurrei, adinekoei eta desgaitasunak edota mendekotasuna duten pertsonei arreta handiagoa emateko ekintzak egingo dira. Bigarren ardatzean, Lurraldea kohesionatzeko, ia 400 milioi euro egongo dira. Garraio publikoak, azpiegituren garapenak, AP-8 eta AP-1 bidesariren diru-laguntza, edo Busturialdean herritarrei arreta integrala emaeko bigarren bulegoa irekitzeak, jasoko dute partida ekonomiko garrantzitsuenak.

Bizkaiko Foru Aldundiak urriak 31n Aurrekontu Proiektua Batzar Nagusietan erregistratuko du, bertan izapidetzeko.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Unai Rementeria eta José María Iruarrizaga