Zerga-bilketa metatua %5 hazi da Gipuzkoan 2016ko ekainararte

Compartir

Zerga-bilketa metatua %5 hazi da Gipuzkoako Lurralde Historikoan ekainaren 30 arte, aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta. Jabier Larrañaga, Ogasun eta Finantza foru diputatuak, 2015ean baino 69 milioi euro gehiago bildu direla adierazi du. Horrez gain, emaitzen irakurketa positiboa egin du, nabarmenduz hurrengo hilabeteak izango direla urtea nola itxiko den jakiteko lehen gakoak emando dituztenak.

Eragin baikorra izan dute sarreretan PFEZaren lan atxikipenak, BEZaren sarreak eta Zerga Bereziek. PFEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren itzulketek behera egin dute, baina BEZaren itzulketak hazi dira, ondare irabazien atxikipenak gutxitu eta Sozietateen gaineko Zergaren sarrerek behera egin dute.

Lan atxikipenen atalean, 17,4 milioi gehiago bildu ditu Gipuzkoako Ogasunak, (+%2,6). Ondare irabazien atxikipenak bilera negatiboa izan dute, 17,9 milioi gutxiago, eta kapital higikorren etekinen atxikipenak ere, 9,6 milioi gutxiago. PFEZa bere osotasunean hartuta, emaitza positiboa da, aurreko urtean baino 16,2 miloio eurko jaso baitira (+%3,3).

Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 11,3 milioi jaitsi dira eta itzulketak, berriz, 18,6 milioi gutxitu dira 2015ekin alderatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %3,7 igo da aurreko urtearekin aldetuta, 17,4 milioi euro gehiago jasos.

Jabier Larrañagak “bide onetik” doazela adierazi du, “baina tentuz ibili” behar direla datu fidagarriagoak izan arte.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria